PIZTU kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kooperatiba integrala da, zerbitzu-kooperatiba ere bai, bazkideek energia-trantsiziorako bide ekologiko eta bidezko bat egin ahal dezaten sortua.

alt Kontsumitzaile erabiltzaile eta zerbitzuen kooperatiba da
Rjaeschke CC0 1.0

Gaur egungo ingurumen-krisiak kezkatuta, herritarren ekimenez sortu da PIZTU. Irabazi-asmorik gabeko energia-komunitate bat gara, eta Zumaian energia-trantsiziorako eredu baterantz jauzi egin nahi dugu.

Izan ere, antolakuntza-eredu horren bidez, tokiko eragileek energia-trantsizioan modu aktiboan parte har dezakete: energia sortuz, partekatuz, edo energia kudeatzeko eta aurrezteko mekanismoak ezarriz.

Irabazi-asmorik gabeko kooperatiba izanik, bazkideek egindako jardueren mozkinak kooperatibara itzultzen dira berriro. Horrela, bazkideek beraiek erabakitzen dute, batzarrean, etekin horiek nola eta zertan erabili.

Energia-autosufizientzia dugu helburu. Hau da, eta zaila bada ere, kooperatibak sortutako energia-kantitatea gutxienez bazkideek kontsumitutakoa bezainbeste izatea nahiko genuke.

Europan eta estatuan tokiko energia-komunitateentzat ezarri den lege-esparru berriari begira sortu da PIZTU. Izan ere, guztiz sinetsita gaude esparru berri hori pertsonen interesentzat onuragarria dela, eta, horrexegatik, izaera juridiko sendoa hartu du: PIZTU KOOPERATIBA SOZIETATEA.

Horretan sakondu nahi baduzu, sakatu hemen.