Epe laburrean, energia-komunitate bat eratzea da PIZTU kooperatibaren helburua, energia sortzeko instalazioak ezartzen hasteko, dagoeneko artifizializatuta dauden gainazaletan. Hala, gure lehen proiektuek bazkideen etxeetako teilatuak erabiltzea aurreikusten dute. Epe ertain eta luzera begira, berriz, gure udalerriko energia-trantsizioa osatzeko beste proiektu batzuei ere heldu nahi diegu. Horretarako, energiarekin zerikusia duen orotan eragin nahi dugu. Bai energia sortuz, partekatuz eta aurreztuz, bai energiarekin lotutako beste alderdi batzuetan eraginez, hala nola elikaduran eta mugikortasunean, era holistikoan.

alt energia komunitatea helburua
Tommaso.sansone91 CC0 1.0

Gure helburuak:

  • Eguneroko kontsumorako energia berriztagarria sortzea.
  • Energia modu partekatuan biltegiratzea.
  • Ahalik eta biztanle gehienei energia ematea.
  • Ekonomia berdea eta auzokoen arteko harremanak sustatzea.
  • Argindarraren fakturan hileko zenbatekoa murriztea.
  • Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea.
  • Elikadura-burujabetzarako bidea egitea.
  • Eguneroko mugikortasunaren eredua aldatzea.
  • Energiarekin lotutako gaietan sentsibilizatzea, kontzientzia zabaltzea eta formakuntza ematea.

Eta horretaz guztiaz gain, kolektibo ahulenen integrazioa, haien energia-mendekotasuna murriztu eta bizi-kalitatea hobetuko duten jardueren bidez.