Bazkide izateko izena eman nahi baduzu, edo PIZTU kooperatibaren inguruko zalantzak edo galderak sortzen bazaizkizu, bete ezazu beheko formularioa eta behar duzun informazio guztia bidaliko dizugu (badaezpada ere, zure spam karpetan begiratu).

DATUEN BABESA: Zure datuak Piztu, Koop. E.ko tratamendu sisteman sartuko dira, Piztu energia-komunitatearekin duzun harremana kudeatzeko eta bere jarduerei buruz informatzeko. Tratamenduaren legezko oinarriak kooperatibaren zerbitzuak emateko datu-tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana edo kontratu aurreko harremana” RGPD 6.1.b art.) eta Piztu kooperatibaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) dira. Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik. Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Estazio kalea, 25, 20750 Zumaia (Gipuzkoa), edo datuenbabesa@piztu.eus posta-elektronikoaren bitartez. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruz informazio zehatzagoa ezagutu nahi baduzu, gure webgunean eskura daukazun Pribatutasun Politika kontsulta dezakezu.

PIZTU kooperatiba boluntario batzuen lanari esker jaio da, eta, ahal den neurrian, urratsez urrats, aurrera egiten ari da. Proiektuaren alde zenbat eta bazkide gehiago bildu, orduan eta hobeto egingo dugu lan. Bazkide izateko ez dago zertan energia-kontratu baten titular izan, eta laguntzeko gogoa duen edonor ongi etorria izango da. Hortaz, biziki estimatuko genizuke proiektua zure ingurukoei ezagutzera ematea!

Bazkide izateko 10 €-ko nahitaezko ekarpena egin behar da; hala ere, nahi duzun zenbatekoarekin lagundu dezakezu. Ekarpen hori unean-unean egiten ari garen proiektuak sustatzeko erabiliko da.

Eta dagoeneko bazkide bazara, lagundu proposatutako proiektuei ekarpenak eginez. PIZTU kooperatibak, bazkideen batzarrean onartzen diren proiektuak sustatzeko erabiliko ditu ekarpenok.

alt Eman Izena bazkide
dotmatchbox CC BY-SA 2.0