PIZTU Kooperatiba Sozietatean energia-trantsizioan elkarrekin parte hartu nahi dugun hainbat pertsona eta tokiko eragile elkartu gara:

  • Energia sortzeko
  • Energia partekatzeko
  • Energia kudeatzeko eta aurrezteko mekanismoak ezartzeko.

alt Nor gara pertsonak tokiko eragileak
Leanne Walker CC0 1.0

Energia oinarrizko ondasun bat da gure gizartean, eta energia-subiranotasuna berreskuratu nahi dugu. Alegia, herritarrok energia-baliabideen kontrola berreskuratu behar dugu, eta, haien garrantziaz jabetuta, arduraz eta modu jasangarrian kontsumitzea sustatu.