Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa | |
---|---|
Erantzulea | Piztu, Koop. E. (IFZ: F10654481) |
Helburuak | Energia-komunitatea kudeatzea eta honen jarduerei buruz informatzea. Webguneen eta gure sare sozialen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea. |
Legitimizazioa | Gure zerbitzuak emateko datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.) Interesdunak emandako baimen zehatza (RGPD 6.1.a art.) Piztu, Koop. E.-ren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) |
Hartzaileak | Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik. |
Eskubideaik | Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Estazio kalea, 25, 20750 Zumaia (Gipuzkoa), edo datuenbabesa@piztu.eus posta-elektronikoaren bitartez. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruz informazio zehatzagoa ezagutu nahi baduzu, gure Pribatutasun politika irakurri dezakezu. |
Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa
1. Tratamenduaren Erantzulea
Piztu, Koop. E., aurrerantzean “Piztu”.
I.F.Z.: F10654481
Helbidea: Estazio kalea, 25
Herria: 20750 Zumaia (Gipuzkoa)
Helbide elektronikoa: datuenbabesa@piztu.eus
2. Indarrean dagoen legeria
Piztuk egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
a) 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
b) Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
c) Arau osagarriak eta garapen-arauak.
3. Webguneak, aplikazioak eta sare sozialetako kanalak
Pizturen webgune ofiziala www.piztu.eus da eta Piztuk sare sozialetan dituen kanal ofizial nagusiak hauek dira:
- Facebook: https://www.facebook.com/Piztukoop1
- Twitter: https://twitter.com/Piztukoop
- Instagram: https://www.instagram.com/piztukoop/
- Mastodon: https://mastodon.eus/@Piztukoop
- PeerTube: https://peertube.eus/a/piztukoop/video-channels
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Piztu, Koop. E.ren webgune ofizialei, erabili daitezkeen web edo mugikorren aplikazioei eta Pizturen sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
4. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Pizturen webgune, plataforma edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko, formulario, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak edo emandakoak, Pizturen tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.
Pizturen webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
a. Piztu energia-komunitatea kudeatzea. Bazkideekin edo beste interesdunekin duen harremana kudeatzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: zerbitzuak emateko datuen tratamenduaren beharra (“kontratu aurreko edo kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)
b. Piztu eta pertsona interesdunen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea, eta eskaerei eta eskaerei erantzutea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
c. Piztuk kudeatutako jarduerei buruz eta kooperatibak parte hartzen duen jarduerei buruz informatzea eta zabalkuntza ematea; webgunea eta sare sozialen kudeaketa eta erabilpenaren analisia egitea; interesdunen irudiaren tratamendua; Pizturekin zerikusia duen jarduerekin eta kooperatibari lotutako informazio-komunikazioak bidaltzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Pizturen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)
5. Kontserbazio epea
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira. Epe horren ondoren, ezabatu egingo dira, eta konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak hartuko dira.
6. Sekretu eginbeharra
Piztu erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Datu pertsonalak deskribatutako helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez zaizkie hirugarrenei beste ezertarako utziko, berariaz eta idatziz eskatzen ez baduzu behintzat. Arau orokor moduan, zerbitzuen jardutean zehar jasotako eta/edo tratatutako datu pertsonalak Piztuk ez ditu hirugarrenekin trukatu eta transferituko. Hala ere, gerta daiteke datu jakin batzuk hirugarrenei jakinaraztea beharrezkoa izatea zuk eskatutako zerbitzuak kudeatzeko. Kasu horietan, Piztuk hirugarren horiei datuak jakinarazi eta/edo transferitu ahal izango dizkie, eta hirugarren horiek Piztuk ezartzen dituen konfidentzialtasun-betebehar berberak bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, datu pertsonalen babesari buruzko araudia bete beharko dute.
7. Datu pertsonalak biltzea
Piztuk ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat formulario erabiltzeko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harremanetarako formularioa, e.a.), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Piztuk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) bidaltzen edo txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Piztuk ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Piztuk ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.
Piztuk esakaintzen dituen zerbitzuak ez daude bereziki adin-txikikoei zuzenduta. Nola nahi ere, jardueraren bat adin-txikikoei zuzenduta baldin badago, Piztuk adin-txikikoaren guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidaltzen bada edo Piztuk eskainitako edozein zerbitzua erabiltzen bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
8. Curriculumak
Piztuk webgunean eduki lezaken baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, zure datuak kooperatibaren tratamedu sisteman gordeko dira. Zure datuak kooperatibak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak kooperatibak hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren kooperatiba bati komunikatuak izan daitezke.
9. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake (esate baterako, Facebook, Instagram, Mastodon, Twitter edo PeerTube). Piztuk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Pizturekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Pizturen menpe.
10. Pizturen presentzia Sare Sozialetan
Piztuk Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, kooperatibarekin edo haren jarduerarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Pizturen profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Piztuk erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, kooperatibarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Pizturi eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Piztuk sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Pizturen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Piztuk duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Piztuk ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Piztuk alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
Piztuk Facebook, Instagram, Mastodon, Twitter eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
Piztuk beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Piztuk edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Piztuk zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) kooperatibak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
Erabiltzaileak Pizturen sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.
11. Segurtasun Neurriak
Piztuk, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Pizturen erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, wegune honek konexio seguruko geruzen protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.
12. Segurtasun urraketa
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Pizturi webguneari, eremu pribatuei, sarbide-gakoei edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna arriskuan jartzen duen beste edozein egoerari buruzko edozein gorabehera, segurtasun-urraketa, sarbide okerra edo baimendu gabea. Jakinarazpena egiteko datuenbabesa@piztu.eus helbide elektronikoa erabili daiteke.
13. Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Pizturi, helbide honetara: Estazio kalea, 25, 20750 Zumaia (Gipuzkoa) edo, bestela, datuenbabesa@piztu.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
14. Indarraldia eta aldaketak
Piztuk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Piztuk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Piztuk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
15. Jurisdikzioa
Piztu eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Piztu eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Gipuzkoako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Piztuk Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.