Berriak

Kooperatibaren aurkezpen publikoa

Azken garaiotan denok ikusi ahal izan dugu gizartean zenbait mugimendu berri ageri direla: erregaien prezioen igoera, elikagaien garestitzea, klima-aldaketaren zantzu gero eta nabarmenagoak,…  Horren aurrean, elkartu eta asko eztabaidatu ondoren, Zumaiako hainbat herritarrek energia-komunitate bat sortu dugu: PIZTU KOOPERATIBA S.

Zer garen, eta komunitatea zertarako sortu dugun aurkezteko asmoa dugu irailaren 27an, 18,30ean, Zaharren Egoitzako 2. pisuan; eta ohar honen bitartez, nahi duenari bertaratzeko gonbidapena luzatu nahi diogu.

Interesa duenarentzat, gure inguruaren berri emateko profilak ireki ditugu Twitter-en, Facebook-en, Mastodon-en eta Instagram-en eta gure webgunera ere jo lezakete: piztu.eus.

Aurkezpena