Kooperatibari buruzkoak

Zumaiako herritar-talde batek sortu du, gaur egungo ingurumen- eta energia-krisiek kezkatuta, kooperatibaren baitan hainbat herritar eta herriko eragile bildu nahian, krisi horiek ahalik eta inpaktu txikiena izateko bestelako egitura eta egiteko modu batzuk eraikitzeko.

Gaizki-ulertuak ekiditeko, komeni da argi uztea Zumaiako Udalak ez duela zerikusirik PIZTU kooperatibarekin.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kooperatiba bat da, eta zerbitzu-kooperatiba bat ere bai, integrala eta mistoa. Integrala, figura berberaren barruan kooperatiba-mota bat baino gehiago sartzen duelako; eta mistoa, unean uneko proiektuak diruz lagun ditzaketen pertsonei ere parte hartzeko aukera ematen baitie. Gainera, irabazi-asmorik gabeko kooperatiba da.
Arazo globaletarako tokiko konponbideak bilatu nahi dituen herri-ekimen bat da PIZTU. Hori dela eta, kooperatibak ohiko lana egiteko eremua Zumaia izango da. Dena den, kooperatibak Euskal Autonomia Erkidegoan jardungo du.
Kooperatiban, honako bazkideak egon daitezke:  
  • Bazkide kontsumitzaileak
  • Lan-bazkideak
  • Zerbitzua ematen duten bazkideak
  • Bazkide ez-aktiboak, ez-erabiltzaileak eta eszedentziadunak
  • Bazkide laguntzaileak
Gainera, sozietate-zatien titular izanik boto-eskubidea duten bazkideak ere egon litezke.
Bazkideek edozein momentutan utz dezakete kooperatiba, eta baja gauzatzeko momentura arte egin dituzten ekarpen ekonomikoak bueltan jasotzeko eskubidea dute. Kooperatibak unean-unean baloratuko du itzulketa horretarako funtsen erabilgarritasuna, eta, une horretan ez badu, itzultzeko epea ezarriko du eta bazkideari jakinaraziko dio.
Irabazi-asmorik gabekoa denez, kooperatibak ez du jardueren mozkinik banatuko bazkideen artean. Irabaziak kooperatibara itzuliko dira, bazkideek erabakita ekimenetan berrinbertitzeko.
Ez. Bazkideek ez diete pertsonalki erantzuten sozietatearen zorrei. Erantzukin bakarra norberak kapital sozialari egindako ekarpena izango da.

Bazkidetzari buruzkoak

Bazkide kontsumitzaile izateko, nahikoa da 10 €-ko kuota ordaintzea eta datu batzuk ematea. Informazio gehiago behar baduzu, jo orri honetara.
Bai. Zure jatorria ez da oztopo PIZTU elkartearekin bat egiteko.
Bazkideek ez dute zertan energia-kontratu baten titularrak izan. Laguntzeko eta parte hartzeko gogoa duen edonor ongi etorria izango da.
Bazkide kontsumitzaile gisa onartua izateko, baldintza hauek bete behar dira:
  • 18 urte baino gehiago izatea edo nortasun juridiko aski izatea.
  • Kapital sozialari egin beharreko ekarpenei buruzko konpromisoak onartzea, eta hasierako nahitaezko ekarpena egitea (bazkideentzat estatutu sozialetan finkatutakoa edo Batzar Orokorrean erabaki eta indarrean dagoena).
  • Estatutu sozialetan bazkide-mota honi ezartzen zaion partaidetza-konpromisoa onartzea.
  • Kooperatibako organoek hartutako baliozko erabakiak onartzea eta betetzea, eta orobat onartzea eta betetzea indarrean dagoen kooperatibei buruzko legedia, estatutu sozialak eta kooperatibaren barne-araudia.
  • Kooperatibak merkaturatutako produktuak edo zerbitzuak erostea.
  • Onartua izateko eskaera egitea, idatziz, Kontseilu Errektoreari.

Diru-ekarpenei buruzkoak

Pertsonek kooperatibari ematen dioten diru-kopurua dira, eta bi motatakoak izan daitezke: nahitaezkoak eta borondatezkoak. Nahitaezkoak dira kooperatibako bazkide izateko eta betebehar sozialei erantzuteko ematen direnak. Borondatezko ekarpenen helburua da kooperatibaren proiektuak eta bestelako beharrak babestea, eta haien zenbatekoa aldatu egiten da bazkide bakoitzak egin nahi duenaren arabera.
Ekarpenen bidez, kooperatibaren helburuak betetzeko proiektuak gauzatu ahal izango ditugu.
Bazkide kontsumitzaile izateko nahitaezko ekarpen minimoa 10 €-koa da, baina zuk nahi duzun ekarpen ekonomikoa egin dezakezu. Emandako diru horrek borondatezko ekarpen izaera izango du.
Bai. Kooperatiba uzten baduzu, baja-egunean zure ekarpenek duten balioa berreskuratuko duzu. Ekarpen horiek kooperatibak bazkidearekin duen zortzat hartzen dira.
Bazkide izateko ez.
Bai, proiektu bati laguntzeko egindako diru-ekarpena nahi duzunean erreklama dezakezu.
Batzar Orokor bakoitzean erabakiko da ekarpenengatik ordaindu beharreko interesa, baina hark ezin izango du diruaren legezko interesa baino handiagoa izan. Une honetan, interes hori %3koa da. Batzarrak tarte horretako edozein balio erabaki dezake.

Proiektuei buruzkoak

Kooperatibak energia berriztagarriekin zerikusia duten proiektuak sustatuko ditu. Proiektuen helburua ekonomia berdea eta bizilagunen arteko harremanak sustatzea izango da, eta lagundu egingo dute argindarraren fakturaren zenbatekoa murrizten, berotegi-efektuko gasen emisioak gutxitzen eta gure kontsumo-ohiturak aldatzen.

Bestalde, PIZTUk elikadura-subiranotasunaren alde eta eguneroko mugikortasun-eredua aldatzearen alde egingo du lan, eta energia-, klima- eta gizarte-gaietan sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta prestakuntza eskainiko ditu.
Gauzatu beharreko proiektuak kooperatibaren batzarretan erabakiko dira, kontsentsu bidez, ahal bada.

Proiektuetan parte hartzeko moduaz

Energia berriztagarriak instalatzeko proiektu bat planteatzen denean, finantzatu egin beharko da. Une horretan, proiektua gauzatzen laguntzeko, ekarpen ekonomiko bat egin dezakezu. Ekarpen hori zuk nahi duzunean berreskuratu ahal izango duzu, eta, gainera, interesak irabaziko dituzu.
Kontsumo-puntua energia sortu duen instalaziotik 500 m-ko erradioan badago, autokontsumoa egin ahal izango da. Kontsumo hori modu partekatuan egiten da, kontsumitzaile bakoitzarentzat aurrez ezarritako ehunekoetan.
Bai. Kooperatibaren instalazioak sortutako energia kontsumituko duzu, eta energia horrek prezio bat du. Kontratatuta duzun enpresa merkaturatzaileak bidaltzen dizun hileko fakturan agertuko da prezio hori. Hilero zenbateko hori kooperatibari itzuli beharko diozu, hark ematen dizun kontsumo-zerbitzua ordaintzeko.
Proiektu bakoitzak ezaugarri jakin batzuk izango ditu, eta galdera honi kasu bakoitzean eman beharko zaio erantzuna. Dena den, ideia orokor gisa, gure kooperatibak zeharo kanpo egon nahi du egungo merkatuko desberdintasun izugarriak eragin dituzten energia-enpresa handi horietatik. Eredu etikoagoa eta horizontalagoa nahi dugu.