Bazkide izateko izena eman nahi baduzu, edo PIZTU kooperatibaren inguruko zalantzak edo galderak sortzen bazaizkizu, bete ezazu beheko formularioa eta behar duzun informazio guztia bidaliko dizugu (badaezpada ere, zure spam karpetan begiratu).
PIZTU kooperatiba boluntario batzuen lanari esker jaio da, eta, ahal den neurrian, urratsez urrats, aurrera egiten ari da. Proiektuaren alde zenbat eta bazkide gehiago bildu, orduan eta hobeto egingo dugu lan. Bazkide izateko ez dago zertan energia-kontratu baten titular izan, eta laguntzeko gogoa duen edonor ongi etorria izango da. Hortaz, biziki estimatuko genizuke proiektua zure ingurukoei ezagutzera ematea! Bazkide izateko 10 €-ko nahitaezko ekarpena egin behar da; hala ere, nahi duzun zenbatekoarekin lagundu dezakezu. Ekarpen hori unean-unean egiten ari garen proiektuak sustatzeko erabiliko da. Eta dagoeneko bazkide bazara, lagundu proposatutako proiektuei ekarpenak eginez. PIZTU kooperatibak, bazkideen batzarrean onartzen diren proiektuak sustatzeko erabiliko ditu ekarpenok.