PIZTU Kooperatiba Sozietatean energia-trantsizioan elkarrekin parte hartu nahi dugun hainbat pertsona eta tokiko eragile elkartu gara:
- Energia sortzeko
- Energia partekatzeko
- Energia kudeatzeko eta aurrezteko mekanismoak ezartzeko.
Energia oinarrizko ondasun bat da gure gizartean, eta energia-subiranotasuna berreskuratu nahi dugu. Alegia, herritarrok energia-baliabideen kontrola berreskuratu behar dugu, eta, haien garrantziaz jabetuta, arduraz eta modu jasangarrian kontsumitzea sustatu.