Zumaian energia-trantsizioko eredu baterantz egin nahi baduzu, ezagutu ezazu PIZTU. Irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat da PIZTU, Zumaia du xede, eta Zumaian taldea egiteko eta energia-komunitate bat kudeatzeko sortu da, hain zuzen.

Energia-burujabetzarantz egin nahi baduzu, energia ekoizteko sistema alternatibo eta berriztagarriak sustatu, fakturan aurrezkiak lortu, eta ekonomia berde, zirkular eta jasangarrirantz urratsak egin, PIZTU bidelagun izango duzu.

Etorkizun hurbilari aurre egiteko alternatibak eraiki eta gauzatu nahi ditugu, eta horretarako tresna egokiak sortu, ondo prestatuta egon gaitezen (autosufizientzia- eta erresilientzia-egoeran, eta ingurumenaren eta gizartearen aldetik egokitzeko gai) hauen guztien aurrean:

  • Klima-aldaketa
  • Petrolioaren ekoizpen-gailurra eta energia-krisia
  • Energia-trantsizioa
  • Baliabide mineralen eskasia
  • Justizia soziala
  • Kontsumo-eredua aldatzea

Ezagutu ezazu Piztu kooperatiba; Zumaia hobetzeko helburuz, energia-komunitate bat baino gehiago izan nahi du.

alt Piztu Zumaia energia-komunitate kooperatiba